Eukene Larrartek urrezko domina lortu du

Ataria 2021eko abuztuaren 9a

Espainiako Pista Txapelketan kanporaketa proban irabazi du urrea txirrindulari tolosarrak, eta brontzezko domina, berriz, jazarpenean.

Espainiako Pista Txapelketa ari dira jokatzen kadete, junior eta absolutu mailan, Galapagarren. Pasan den urtean brontzea lortu ostean, aurten lorpena gainditzea lortu, eta urrezko domina bereganatu du. Tolosarrak esan duenez, "ez da erraza izan, aurkariak oso gogorrak baitziren".

Lasterketa "azkarra eta tentsio handikoa" izan dela esan du tolosarrak. "Oso gustura" dagoela esan du. "Euskal herrian pista txirrindularitzarako, eta oro har, txirrindularitzarako, tradizio handia dago", esan du, eta Gipuzkoa taldean egiten den lana nabarmendu du. Aurrera begira, urrian Europako eta munduko txapelketetan omnium eta madison probetan parte hartzea gustatuko litzaiokeela azaldu du, eta horretarako gogor egingo duela lan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!