Martin Jose Iraola hiribidean errei bat moztuta gaurtik ostiralera

Ataria 2021eko abuztuaren 9a

Iurramendiko saneamendu eta euri-uren sarea berritzeko lanak egingo dituzte, eta ondorioz, Kondeko Aldaparainoko kalea zentzu bakarrekoa izango da.

Tolosako Udaletik adierazi dutenez, Iurramendiko saneamendu eta euri-uren sarea berritzeko obrak egingo dituzte gaur hasi eta ostirala bitarte. Ondorioz, Martin Jose Iraola hiribidean ibilgailuen galtzadan errei bat moztuta egongo da, eta Iurramendi pasealekua ibilbidetik Kondeko Aldaparainoko kalea zentzu bakarrekoa izango da. Ibilgailuek ezingo dute biratu Kondeko Aldapatik Martin Jose Iraola hiribidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!