Bisitak, Tolosako erdigunea hobeto ezagutzeko

Ataria 2021eko abuztuaren 5a

Bisita gidatuak Tolosako ald 4 1628158957813
Bisita gidatuak Tolosako ald 1 1628158956282
Bisita gidatuak Tolosako ald 2 1628158956833
Bisita gidatuak Tolosako ald 3 1628158957344
Bisita gidatuak Tolosako ald 5 1628158958240
Bisita gidatuak Tolosako ald 6 1628158958698
Bisita gidatuak Tolosako ald 7 1628158959134
Bisita gidatuak Tolosako ald 8 1628158959528
Bisita gidatuak Tolosako ald 9 1628158959981
Bisita gidatuak Tolosako ald 10 1628158960425
Bisita gidatuak Tolosako ald 11 1628158960841
Bisita gidatuak Tolosako ald 12 1628158961418
Bisita gidatuak Tolosako ald 13 1628158961818
Bisita gidatuak Tolosako ald 14 1628158962238
Bisita gidatuak Tolosako ald 15 1628158962628
Bisita gidatuak Tolosako ald 16 1628158962997
Bisita gidatuak Tolosako ald 17 1628158963432

Bizkaitik, Cartagenatik eta Errioxatik etorritako sei lagunek hartu dute parte goizean Tolosako Alde Zaharra ezagutzeko egin duten bisita gidatuan; abuztuan zehar ia egunero ari dira egiten bisitak.

Bertakoek, nahiz kanpotik datozenek, Tolosaren historia pixka bat gehiago ezagutzeko parada ederra dute abuztuan zehar. Astelehenetik larunbatera bitartean, bisita gidatuak egiten ari dira Tolosaldea Tour turismo bulegoan. Hiru dira aukerak: batetik, Tolosako Alde Zaharreko bisita; bestetik, Tolosako 3 tenpluak deiturikoa, Santa Maria, Andre Maria eta San Frantzisko elizak bisitatzen dituena, eta, azkenik, Tolosako azoka bertatik bertara ezagutzekoa, azken hau, soilik larunbatetan.

Gaur goizean, esaterako, Alde Zaharreko bisita gidatua egin dute sei lagunek, 10:00etan abiatuta. Andre Maria plazan elkartu dira guztiak, turismo bulegoaren aurrean, eta Brian Cullen aritu da gidari lanetan. Besteak beste, Bizkaitik, Cartagenatik eta Errioxatik etorri diren hiru bikotek entzun dituzte azalpenak, adi-adi jarrita. 

Bisita gidatuan zehar, Alde Zaharrean aurkitzen diren eraikuntza eta monumentu desberdinak ikusi dituzte, eta istorio bitxiak ere entzun dituzte. Santa Maria parrokiatik hasita, Aranburu jauregia, errota zaharra, udaletxea, Zerkausia, Gaztelako Atea, Berdura plaza eta Handia dorrea ezagutu dituzte, unean-unean, zegozkion azalpenak jasoz. Bisita amaitzean, Tolosa ezagutzen jarraitzeko tartea hartu dute batzuek eta inguruko beste herrietara joateko aprobetxatu dute besteek.

Bertako gehiago

"Egoera honetan, atzerritik baino jende gehiago dator Espainiatik, baina, orain, opor garaian, esaterako asko dira frantsesak, belgikarrak edota holandarrak", azaldu du Cullenek. Pozik daude Tolosa turismoari begira izaten ari den harrerarekin. "Jendea eguna pasatzera etortzen da, eta bada inguruko herrietako landetxeetan eta hoteletan gaua pasatzen geratzen denik ere, denetik izaten dugu". 

Ikusi hemen uztailean jasotako datuak eta abuztuko ordutegiak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!