San Juan kaletik sartu beharko da anbulatoriora bihartik aurrera

Ataria 2021eko abuztuaren 3a

Gernikako Arbola berrurbanizatzeko obretan aurreikusi gabeko lanak sortu dira saneamendu sarean; Behin behineko sarbidea hiru astez mantenduko da gehienez.

Gernikako Arbolako berrurbanizazio lanetan anbulatorioko saneamendu sareko hartune bat aurkitu dute. Obran aurreikusita ez zegoen hartune hori saneamendu-sare berrira egokitzeko, beharrezkoa da anbulatoriorako sarbideak aldatzea. Hori dela eta, bihartik aurrera San Juan kaletik soilik sartu ahal izango da anbulatorioko eraikinera eta odol analisiak egiteko erauzketa eremura. Behin behineko sarbidea hiru astez mantenduko dela gehienez esan dute Tolosako Udaletik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!