Banatu dituzte txapelak 53. Berazubiko Pala Txapelketan

Ataria 2021eko uztailaren 31

Karrera-Murua, Laso-Beloki eta Loidi-Eskudero bikoteek jantzi dituzte txapelak, hurrenez hurren, emakumeen mailako, gizonezkoen bigarren mailako eta gizonezkoen lehen mailako finaletan.

Atzo arratsaldean jokatu ziren 53. Berazubiko Pala Txapelketako finalak. 17:30ean hasita, nesken mailako finala jokatu zuten lehenik: Karrera-Murua bikotea izan zen irabazalea, Balerdi-Urien bikotea 28-30 garaituta. Bigarren partida, gizonezkoen bigarren mailakoa izan zen. Kasu honetan, Laso eta Beloki izan ziren txapela jantzi zutenak Garro eta Cortazarren aurka, 23-30 irabazita. Eta azken partidan, gizonezkoen lehen mailakoan, Loidi-Eskudero bikoteak 28-30 hartu zituzten mendean Zabala eta San Miguel, partida parekatu bat jokatu eta gero.

Hiru partidak jokatu ostean etorri zitzaien euria ere, hitzartuta bezala, eta sari banaketa aterpean egin zuten. Berrogeita hamabigarrenez, beraz, erabakita geratu dira nortzuk diren aurtengo txapeldunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!