Agaramunduko babes ofizialeko sei etxebizitzak zozketatu dituzte

Ataria 2021eko uztailaren 31

Guztira sei etxebizitza zozketatu dira 24 eskatzaileren artean; etxebizitza tokatu ez zaienekin itxaron zerrenda osatu dute.

Maiatzean jarri zen Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitzen deialdia martxan. Etxebizitza horiek, irisgarritasun arazoak dituzten mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei edo 70 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Guztira,  24 eskaera jaso dituzte sei etxebizitzetarako.  

Behin eskaera guztiak jasota, ostegunean egin zen zozketa Leidor aretoan. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzako etxebizitza egokitu bakarra dagoenez, zeuden lau eskatzaileren artean oinarrien baitan puntuazio gehien duen pertsonari esleitu zaio etxebizitza. 70 urtetik gorakoen kasuan, berriz, bakoitzari ausazko zenbaki bat egokitu zitzaion zozketarako eta zenbakiak atera ziren hurrenkeran osatu da esleipendunen zerrenda. Gainerakoekin itxaron zerrenda osatu da. Esleipendunen zerrenda nahiz itxaron zerrenda, udalaren webgunean daude ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!