'Maixabel' filma Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Ane Delgado Aldabaldetreku 2021eko uztailaren 30a

'Maixabel' filma grabatzen, martxoan, Tolosako kaleetan.

Iciar Bollainen lana Zinemaldian izango da; filmaren eszena batzuk Tolosan grabatu dituzte, besteak beste, Casino elkartean, Plaza Zaharrean, Trianguloa plazan edota San Frantzisko pasealekuan.

Donostiako Zinemaldiak 69. jaialdian parte hartuko duten beste hamalau film hautatu ditu. Horien artean dago Iciar Bollainek zuzendu duen Maixabel, Sail Ofizialean lehiatuko dena. Halaber, Mikel Gurreak Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko du Heltzear euskarazko film laburra.

Maixabel lana, Maixabel Lasaren bizipenetan dago oinarrituta. Kontatzen duenez, 2000. urtean ETAko talde batek haren senar Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibila izandakoa hil zuen. Hamaika urteren ostean, berriz, tiroa egin zuen ETAko kide ohiak emakumearekin aurrez aurre hitz egitea eskatuko du. Blanca Portillo, Luis Tosar, Bruno Sevilla, Urko Olazabal eta Maria Cerezuela aktoreek egiten dute lan filmean.

Jarraitu albistea irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!