Atzo arratsaldean erabakita geratu zen nortzuk izango diren 53. Berazubiko Pala Txapelketako finala jokatuko dutenak. Lehen finalerdiak bigarren mailako gizonezkoek jokatu zituzten: Garro-Cortazar bikoteak 30-28 hartu zuen mendean Lozano-Zelaia bikotea, eta bigarren partidan, Laso-Beloki bikotea izan zen irabazlea, Gurrutxaga-Konderen aurka 30-29 irabazita.
Lehen mailako gizonezkoen finalerdietan, berriz, Zabala-Sanmiguel bikoteak eskuratu zuen finalerako lehen txartela Luixa anaien aurkako partidan 30-29 irabazita. Finalerako bigarren txartela, berriz, Loidi eta Eskuderok irabazi zuten, 30-25 irabazita Arregi eta Manterolari.