OLERKIA

Txertoaren albo-ondorioak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2021eko uztailaren 29a

Atlantic reef corals. Smith, F. G. Walton. WIKIPEDIA COMMONS

Alfredo Zitarrosa entzunez

sin saber por qué

no te podrás ir yo te quiero despedir

badoa uda eta uda

hasi baino ez da egin.

Pfizer, Moderna, Janssen

petaloak ur gainean doaz

oraindik heldu ez den mahatsaren

ardoaz, diadema bat Maulerentzat.

 

Zer liburu irakurriko ditu bizitzan?

Zein whiskey gustatuko zaio?

Gu egon gara itsu: bera beti egon da munduan

itzala dagoen bezala hontzaren argian.

 

Eta orain bikote maiteminduek

ikusten gaituzte kalean eta beraiengan pizten da

poema honek piztu ez dezakeen

irudipen bat:

ume bat jaio dela

autobus elektrikoen garaian Tolosan.

 

Zeintzuk izango dira bere zaldiak gauean?

Non aurkituko du ur bat oso urdina?

Gu egon gara itsu: bera beti egon da itsasertzean

eta ama eta ni ginen irla deika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!