Identitate zapalduez hitz egiteko parada, Itaiaren eskutik

Ataria 2021eko uztailaren 23a

Argazkia: BassAgain Soinu Sistema

Tolosaldeko Itaia antolakundeak egun guztiko egitaraua prestatu du hilak 31rako. Tolosako Izaskun auzoan elkartuko dira.

Tolosaldeko Itaiak egitaraua prestatu du datorren larunbaterako, hilak 31. Ekitaldiak Tolosako Izaskun auzoko Sputnik plazan izango dira.

Egitaraua

  • 12:00. Hitzaldia aniztasunak eta identitate zapalduez
  • 14:00. Bazkaria (8 euro). Izena emateko 657 25 45 80 telefono zenbakira idatzi behar da.
  • 16:00. Pintxada Bassagain Soinu Sistemarekin, eta bitartean tonbola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!