Elosegi Parkeko sarreran segurtasuna indartzeko lanak ari dira egiten

Ataria 2021eko uztailaren 23a

Parkea itxi dute lan horiek egiteko. Atzo hasi ziren eta astebete inguru beharko dutela esan du Tolosako Udalak.

Erdi mailako altuera duen itxitura jarriko dute Elosegi parkearen sarreran, erabiltzaileek eta lorezaintzako langileek izan ditzaketen erorketen babes-neurri gisa. Oinarrian hormigoizko geruza luzanga bat izango du, eta gainean, babeserako, egurrezko elementuez osaturiko ilara bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!