Kultura Plazarako emanaldiak abuztuan eta irailean

Tolosaldeko Ataria 2021ko uzt. 21a, 16:00
Zetak taldearen emanaldia. Argazkia: Tolosako Udala

Besteak beste, Belako, La Furia, Izaro eta Ene Kantak taldeen emanaldiak ikusi ahal izango dira datozen bi hilabeteetan.

Ekaina eta uztaileko Kultura Plazara jaialdiaren barruan zezen plazan egin diren kontzertu eta emanaldietara 2.237 pertsona hurbildu dira, eta Tolosako Udala pozik azaldu da jaialdiak izan duen harrerarekin. Tolosako auzoetan egon diren ekimenek ere harrera ona izan dutela esan du. Kulturak ez du etenik, ordea, eta udalak abuzturako eta irailerako antolatutako emanaldien berri eman du. Haur zein helduei begirako ekitaldiak antolatu ditu eta emanaldi gehienak zezen plazan izango badira ere, San Esteban, Aldaba eta Berazubi auzoetan ere egongo dira ekitaldiak. «Kultura kalera ateratzea, kulturari eta euskal taldeei ikusgarritasuna ematea, eta herritarrei kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematea dira jaialdiaren helburu nagusiak», esan du udalak.

Egitaraua

  • Abuztuak 1. Kikiklon: porrusalda erromeria, 19:00etan San Esteban auzoan.
  • Abuztuak 7. Kalakan, 20:00etan, zezen plazan.
  • Abuztuak 20. La Furia eta Dupla, 20:00etan, zezen plazan.
  • Abuztuak 28. Belako, 20:00etan, zezen plazan.
  • Abuztuak 29. Kantu Kolore 12:00etan, zezen plazan, eta Maite Larburu 19:00etan, 
    Aldaban.
  • Irailak 4. Ene Kantak, 12:00etan, zezen plazan.
  • Irailak 10. Neomak, 20:00etan, zezen plazan.
  • Irailak 11. Izaro, 20:00etan, zezen plazan.
  • Irailak 24. Willis Drummond, 20:00etan, zezen plazan.
  • Irailak 25. Bonba bat naiz antzezlana, 19:00etan, Berazubin.
  • Urriak 3. Tolosako kultur eragileen eta En Esenzia Orkestraren emanaldia, 20:00etan, zezen plazan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!