Laskorain KE-n jokatzeko aukera, maila ezberdinetan

Ataria 2021eko uztailaren 20a

Laskorain Kirol Elkarteak datorren denboraldirako harrobiko taldeak osatzeko izen-emate epea ireki du.

Infantil, kadete, jubenil eta senior (23 urtetik behera) mailetako taldeak izango ditu. Beraz, maila horietan areto futbolean jokatu nahi duen orok, eskualdeko talde honetan aritzeko aukera iango du. Horretarako, izena eman nahi dutenek, Labur.eus/laskorainke22 web-orriko galdetegia bete edo laskorainke@gmail.com helbidera mezua idatzi behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!