Dama Berdeko palmondoen kokalekua ez da landare mota honetarako egokia, izan ere, hazten diren heinean, ez dute sustraiak botatzeko lekurik eta zorua altxatzen dute, eta beraz kendu egin behar izan dituztela esan du Tolosako Udalak. Hazteko beharrezko leku falta dela-eta, batzuk gaixorik zeuden.