2022 urteko udal aurrekontuari ekarpenak egiteko  aukera

Ataria 2021eko uztailaren 19a

Uztailak 23 da datorren urteko aurrekontuari ekarpenak egiteko azken eguna. Herritarrek galdetegi bat erantzun behar dute.

Tolosako udal gobernua dagoeneko hasi da 2022 urteko udal aurrekontuak lantzen. Tolosatzen proiektuaren barruan, indar fokuak teknikari eta oposizioko alderdiekin partekatu ditu jada eta horiek herritarrekin partekatzeko lehen saio irekia egin du ere. "Orain, indar-foku horiek aberastu eta osatzeko aukera izango dute tolosarrek on line ekarpenak eginda", esan du udalak.
 
Informazio guztia herritarren esku dago eta galdetegi azkar bati erantzunez egin daitezke ekarpenak, "hau da, herritarrek haien ustez indarrak non jarri beharko liratekeen adierazi dezakete". Ekarpenak egiteko azken eguna  uztailaren 23a izango da. Zalantzarik izanez gero, udaleko Gobernantza sailarekin jarri behar da harremanetan, 010 telefonora deituta edo gobernantza@tolosa.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!