Bonberenea taldea, XV. Bonberenea Futbol Txapelketako irabazle

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko uztailaren 17a

Egun osoan zehar, Bonberenea gaztetxeak antolatutako XV. Futbol Txapelketa jokatu dute; sei talde izan dira, eta azkenean, etxeko taldeak lortu du garaipena, finalean Bonbero Old School taldeari 4 eta 3 irabazi ondoren. Banakako sariei dagokionez, Eneko Madueño izan da txapelketako golegile nagusia; gol gutxien jaso dituen atezaina, berriz, Xanet Egiguren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!