Lehen postua Tolosaldearentzat

Ataria 2021eko uztailaren 11

Lehen postua mantenduz, ETE Ligako II. Uribarren Abaroa Bandera eskuratu dute gaur Lekeition eskualdeko arraunlariek.

II. Uribarren Abaroa Bandera zegoen gaur jokoan Lekeition, eta Tolosaldea trainerua eraman du garaipena. Tolosaldeak 11.08,45ko denbora egin du, eta bigarren izan den Deustori ia hiru segundoko abantaila atera dio. Zumaia izan da hirugarren, 11 segundora eta laugarren Hibaika helmugaratu da, 13 segundora.

Gaurko puntuak eskuratuta eta sailkapen orokorrari begiratuta, lehen postua Tolosaldearena da 75 punturekin. Atzetik, Deusto du 70 punturekin, eta hirugarrengoa, berriz, Hibaika 62 punturekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!