Tolosa Herria lehiaketako sariak banatu dituzte

Leyre Carrasco 2021ko uzt. 11a, 13:08

Targazki elkarteak antolatutako argazki lehiaketak baditu irabazleak, eta gaur euren domina jaso ahal izan dute.

Targazki Tolosaldeko Argazkilari Taldeak antolatutako Tolosa Herria argazki lehiaketaren 2021eko edizioko irabazleek gaur goizean jaso dute saria, Tolosako Berdura plazan. Irabazle asko ezin izan dira ekitaldira hurbildu, eta euren ordezkariek jaso dute saria. Juan Mari Ibarzabal Alberdik, Ainara Garcia Aranburuk eta Iñaki Etxenagusia Unanuek osatutako epaimahaiak, 208 egilek aurkeztutako 628 argazkien artean egin behar izan zuten azken aukeraketa.

Hiru argazkiz osatutako bilduma aurkezteko aukera izan zuten parte hartzaileek, eta kategoria horretan, Madriletik iritsi berri den Arturo Lopezek jaso du lehen saria, Al limite bildumagatik.

Pedro Luis Ajuriagerrarentzat izan da bigarrena, Insects bildumagatik. Honek, ordea, ezin izan du ekitaldira hurbildu.

Hoang Long Ly izan da hirugarren, Dani Warriors bildumagatik. Honek, ordea, ezin izan du ekitaldira hurbildu.

Bertako argazkilarien sailean, Joxemari Arrigain izan da onena, Miradas femeninas bildumagatik.

Javier Zabala sailkatu da bigarren, Edificios bildumagatik.

Javier Ortiz izan da hirugarren, Marionetas bildumagatik.

8 eta 16 urte bitarteko gazteen mailan ere izan dira sarituak. Amaiur Ugalde izan da onena, Maiteko ote dit gaur irudiagatik. Honek, ordea, ezin izan du ekitaldira hurbildu.

Izaro Lopetegi izan da bigarren, Gaztelua argazkiagatik.

Hirugarren, berriz, Haitz Gurrutxaga sailkatu da, Udako ekaitza irudiagatik. Honek, ordea, ezin izan du ekitaldira hurbildu.

Lehiaketa honetan, halaber, Argizaiola sarirako hainbat irudi sailkatzen dira. Aurtengo edizioan, Pedro Luis Ajuriagerraren Insects, Agustin Busseloren Miss Daisy eta Marian Segoviaren Circulo cerrado bildumak izan dira epaimahaiak aukeratutakoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!