Tolosaldea bigarren gaurko estropadan eta lehenak sailkapen orokorrean

Ataria 2021eko uztailaren 10a

Gaurkoan, TAK itsasoratzen. TAK

Deusto-Tecuni-Bilbao 10:57,80ko denborarekin eskuratu du lehenengo postua gaur Donostian lehiaturiko estropadan. Atzetik, 11:01,05 denborarekin iritsi dira eskualdeko arraunlariak. ETE Ligako sailkapen orokorrean berriz, urrezko postua Tolosaldea A.K.rena da.

Goizeko 10:15ean hasi da ETE Ligako gaurko estropada, Donostian: Donostiarra promozioaren bandera-Gaztela-Mantxa.  Hirugarren txanda egokitu zaio Tolosaldea A.K.ri, Delteco Zumaia, Hibaika Jamones Ancin eta Deusto-Tecuni-Bilbaorekin batera. Hain zuzen ere, azken honek poltsikoratu du gaurkoan lehen postua: Deusto-Tecuni-Bilbaok, eskualdeko emakumeen aurretik.

Gaurko 10 puntuak eskuratuta eta sailkapen orokorrari begiratuta, lehen postua Tolosaldea A.K.rena da. Atzetik, lau puntura, gaurko garailea: Deusto-Tecuni-Bilbao. Eta hirugarrengoan berriz, Hibaika Jamnoes Ancin, 54 punturekin.

 

ETE LIGA. SAILKAPEN OROKORRA

1. TOLOSALDEA A.K. 64 puntu.
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO. 60 puntu.
3. HIBAIKA JAMONES ANCIN. 54 puntu.
4. SAN JUAN-IGARTZA. 44 puntu.
5. DELTECO ZUMAIA. 44 puntu.
6. ONDARROA-CIKAUTXO. 39 puntu.
7. ISUNTZA-ELECNOR. 31 puntu.
8. LUTXANA A.E. 22 puntu.
9. ZARAUTZ-GESALAGA-OKELAN. 19 puntu.
10. LAPURDI. 12 puntu.
11. CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN. 7 puntu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!