Maria Felisa Okomok errekorrak eginez jarraitzen du

Tolosaldeko Ataria 2021ko uzt. 7a, 13:11

Aurreko asteburuan jokatu da 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa eta bertan Tolosa CF-ko sei atleta izan dira. Maria Felisa Okomok bigarren postua lortu zuen pisu jaurtiketan eta 14,26 metroko markarekin Euskadiko 20 urtez azpiko zein 23 urtez azpiko errekorrak ezarri ditu.

Txapelketa horretan Joseba Larraurik 100 metrotan laugarren egin zuen, 10,81eko denborarekin, eta seigarren 200 metrotan, 21,79rekin bere marka pertsonala eginez. Iker Esnaolak zazpigarren egin zuen pisu jaurtiketan, 14,08 metrorekin bere marka pertsonala lortuz. Nora Ituartek 9. amaitu zuen 100 metroko proba, 12,46rekin, eta 10. 200 metrokoa, 25,74rekin. Hodei Caballero 10. izan zen 10 kilometroko martxa proban, 52 minutuko denborarekin. Ainhoa Murua 18. izan zen 400 metro hesietan, 1.07ko denborarekin. Asteburu horretan, Jon Ander Aurkiak Tolosa CF-ko errekorra egin zuen 400 metroetan, 49,72rekin.

Errekorrekin jarraituz, Paula De Juanek azken asteetan bi aldiz hobetu du Gipuzkoako errekorra 400 metro hesietan, azkenekoa aurreko astean Iruñean egindako proban. 59,42ko marka egin zuen eta probako irabazlea izan zen. Saio horretan, Ainhoa Gibelaldek Tolosa CF-ko errekorra egin zuen 100 metro hesietan, 14,27an utziz.

Espainiako absolutu txapelketak ere jokatu berri dira, eta bertan lau atleta izan ziren. Maria Felisa Okomok pisu jaurtiketan 5. postua lortu zuen, 13,81 metroko jaurtiketarekin. Paula De Juanek finalerdietan lortu zuen Gipuzkoako errekorra, gero Iruñean hobetu zuena. 59,60 egin zuen 400 metro hesietan eta gero finalean zazpigarren amaitu zuen, eguraldi haizetsuarekin 1.00,19 eginez. Iratxe Martinek estreinaldia egin zuen absolutu txapelketan eta bere markatik gertu ibili zen lasterketa ona eginez 400 hesietan. 1.02,75eko markarekin finalerdietaraino iritsi zen. Ainhoa Gibelaldek Tolosa CF-ko errekorra (14,28) hobetzeko asmoa zuen, baino kontran zegoen gehiegizko haizeak ez zion horretarako aukerarik eman eta 14,58ko denbora egin zuen.

Bestalde, master mailako Espainiako Txapelketak ere jokatu berri dira, eta bertan Tolosa CF-ko atletek zilarrezko hiru domina eta bi finalista postu lortu dituzte. Jose Luis Gonzalez Txilis-ek bi zilarrezko domina lortu zituen, diskoan 31,44 metro lortuz eta jabalinan 28,92 metro jaurtiz. Ignacio Amonarrizek lortu zuen beste zilarra, pisu jaurtiketan 10,07 metroko markarekin. Juan Carlos Etxebeste Moxo abiadurako frogetan lehiatu zen. 100 metroetan 14,84ko markarekin 6. izan zen eta 200 metrotan 29,96ko markarekin 7. postua lortu zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!