Zerkausia girotu dute blues musika erritmoek

Leyre Carrasco 2021eko uztailaren 4a

TolosandBlues jaialdiaren 17. edizioa bukatzear dago, eta gaur De 2 en Blues Band taldearen txanda izan da.

Miguel Angel “Lawyer” Gonzalezek (ahotsa), Mariano “Betts” Berasteguik (gitarra), Patxi “ O’Clock” Ruizek (gitarra), Alberto “Skualo” Navascuesek (pianoa), Sergio “Longfingers” Perezek (baxua) eta Alfredo “Benjamin Divo-Moses” Olaberriak (bateria) osatzen dute gaur egun De 2 en Blues Band taldea. Hain zuzen, Iruñeatik iritsi dira eguerdian Tolosako Zerkausira, plaza, herria eta herritarrak konkistatzeko asmoz.

Taldea bikote gisa jaio zen Iruñean 1990ean. Gonzalezek eta Michel "Montgomery" Remonek (gitarra) hasiera eman, eta beranduago kide berriak sartzearekin batera, talde bihurtu zen. Chicago Blues estiloa izanik, ingelesezko eta gaztelaniazko abestiak sortzen dituzte eta horiek ehunka kontzertu eskaintzeko aukera zabaldu diote. Taldeak 25 urte baino gehiago daramatza musika afroamerikarra, bluesa eta soul-a sortzen eta zabaltzen; gaur Tolosan egin duten bezala.

Erlazionatuak

De 2 en Blues Band Tolosan

Leyre Carrasco 2021 uzt 04 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!