Kultur ikastaroetan ereindako hazien fruituak

Ataria 2021eko uztailaren 1a

2020-2021 ikasturtean Tolosako kultur etxeko kultur ikastaroetan ikasleek egindako lanekin, erakusketa berria sortu dute Aranburu Jauregian.

Ekainaren 23an inauguratu zen Tolosako kultur etxeko kultur ikastaroetako ikasleen lanekin osatutako erakusketa, Aranburu Jauregian. Uztailaren 10era bitarte egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera, 17:30etatik 20:30etara.

Iñigo Royok, Pili Aguadok, Arantza Munitak, Leire Markinezek, Miren Maite Egurbidek eta Arantza Sistiagak gidatutako argazkilaritza, ehoziri, eskulan, zeramika eta pintura ikastaroetan parte hartu duten 149 ikasleen lanak daude ikusgai. "Covid-19ak eragindako egoerak gaindituz, ikasturte osoan zehar mantendu da tailerren eskaintza, eta erakusketak frogatzen duen bezala, matrikula maila eta ikastaroaren emaitzak ez dira gutxitu", adierazi dute irakasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!