2021/07/12 - 2021/07/16 19:00
Zumardia elkartearen eskutik.
Esan ohi da bizikletan behin ikasita ez dela inoiz ahazten, baina oinarrizko nozio batzuk ikasiz gero askoz gehiago gozatuko dugu gure mendi irteeretan.
Lehen eguna. Oinarriak: postura, zentralitatea, pisu aldaketak, oreka, frenatzeak.
Bigarren eguna. Zirkuituan: kanbioak, erritmoak, antizipazioak eta estrategiak. Oreka.
Hirugarren eguna. Oinarrien hobekuntza: postura aktiboa, oreka, frenatzeak, derrapeak, gurpilak altxatzea.
Laugarren eguna. Kondukzio aktiboa: pumptrackera irteera. Gozamena!
Bosgarren eguna. Mendi irteera: zazpi bideak edo antzekoren bat…
Elkargunea: Zumardiako gunea.
Ikasle kopurua: Gutxienez 4 eta gehienez 10.
Prezioa: 75 euro (bazkideek 68 euro).
Irakaslea: Beñat Azurmendi. (Piraguismoko teknikaria eta mendiko bizikletan aditua).
Izen-emateak: www.zumardia.eus info@zumardia.eus edo 688 72 62 13.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?