Festa xumeak izango dituzte aurten Amarotzen

Ataria 2021eko ekainaren 30a

Erramun Martikorenak kontzertua eskainiko du.

Amarotz auzoko jaiak ospatuko dituzte larunbatean, uztailak 3. Aurten xumeagoak izango direla esan dute, baina ez diote auzoan jai giroa jartzeari uko egin.

Larunbatean izango dituzte ekitaldi gehienak, nahiz eta igandean diana izango den ere. Ekitaldi guztiak frontoian izango dira.

Egitaraua

Uztailak 3, larunbata

  • 12:00. Udal musika bandaren kontzertua.
  • 20:00. Erramun Martikorenaren kontzertua.
  • 23:00. Su artifizialak.

Uztailak 4, igandea

  • Diana udal txistulari bandarekin .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!