BABESTUTAKO EDUKIA

Ljubljana, hiri apaina

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2021ko uzt. 1a, 14:05

Kaixo! Ea ba, oraingo honetan, nora joango gara?

Ba aspalditik desiratzen nengoen Ljubljanari buruz hitz egiteko, hortaz gaur horretarako baliatuko dugu aukera.

A, ba zer ondo! Zer esan genezake Ljubljanari buruz?

Esloveniako kapitala izanik, izugarrizko bizia duen hiriburua da. Hiri unibertsitarioa da, gune berde izugarriz josia eta Alde Zaharra eta ingurak, kafetegi, jatetxe eta tabernatxoz inguraturik. Alor guztietan hiri bizia dela esan genezake.

Ez da hiri oso handia, hiri apaina deituriko hau. Kontu ugari dago bertan egiteko, museoz josia dago: arte modernoaren museoa, arte garaikidearen museoa, etnografikoa, objektu zaharren museoa eta galeria nazionala, besteak beste. Esan genezake ez duela atrakzio berezirik, baina atrakzio txiki mordoxka bat baditu, eta horrek oso erakargarria egiten du. Historia, tradizio, kultura eta artez josirik dagoen hiriburua da.

Oso interesgarria benetan. Hiria ezagutzen hasiz gero, nondik hasiko ginateke?


Bertako azokara joatea nahitaezkoa da, egunero zabalik dago, igandeetan izan ezik. Hala ere, batez ere larunbatetan izugarrizko giroa izaten da; merkatu ondoan merkatu txiki bat egiten baitute, produktu egin-berriekin. Bertako jakiak probatzea beraz, ezinbestekoa da!

Beste leku oso interesgarri bat Metelkova da, Jugoslaviako kuartela izan zena, orain gune kultural autonomo bat da; hiritxo bat hiriaren barruan, alegia. Denentzako lekua da, oso giro sortzailea eta desberdina dago bertan.

Beste proposamen bat zentro historikotik paseatzea eta gozatzea da, erromatar ondarea esploratuz, Emona izeneko kokalekua zena, alegia.

Gosea ere hasi zait, nora edo zer jan genezake?

Ostatuak posadak daude, antzinakoak eta bertara joango gara. Ez dira gehiegi geratzen baina saiatuko gara bi hauek probatzen: cevapcici ajvar saltsarekin eta prekmursaka gibanica postrea, zaporez beteak biak.

Bazkal ostean atseden pixka bat hartzeko, Tivolira joango gara siestatxoa botatzera, parke ikusgarria da, urtxintxak ere azaldu daitezke edozein aldetan, oso polita da!

Eguna amaitzeko, paseotxo bat emango dugu, Ljubljanako gaztelura joateko, maldatxo baten gainean dago, hiri erdian. Gaztelu honetan erregerik ez baina presoak bai, kartzela izan baitzen bere garaian. Ez dago asko egiteko baino bai ikusteko, hiri osoaren bistarik ederrenak bertan daude. Igo eta kontatu!

 

Veronica Balda, Enara Etxeberria eta Myriam Gurrutxaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!