Igarondo Urpekoak taldeko lau igerilari Espainiako Txapelketan

Ataria 2021eko ekainaren 30a

Alacanten jokatu da hegats igeriketako kadete mailako Espainiako Txapelketa asteburu honetan, eta bertan Igarondo Urpekoak taldeko lau igerilari egon dira.

Haizea Izagirre aukerarekin zihoan eta urte gogor honetan ezin izan du behar bezala entrenamenduak aurrera eraman, baino ur gaineko 200 metrotan 5. postu oso garrantzitsua lortu du. Gainera, 100 eta 400 metro ur azalekoan 7. postuarekin berretsi du, oso txapelketa polita eginez. Sara Goenaga eta Nerea Telleriak ur gaineko probatan beraien markak hobetu dituzte, eta Leire Pradosek bere lehenengo txapelketan oso ondo egin zuen apnean ere. Lau igerilariek 7. postua egin zuten 4x100 metro ur gaineko erreleboan. Lan polita egin dute Jone Gomezen neskek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!