Jarri da martxan 53. Berazubiko Pala Txapelketa

Ataria 2021eko ekainaren 29a

Atzo arratsaldean egin zen lehen jardunaldia, eta hiru partida jokatu ziren guztira.

Bigarren mailan, Lozano-Zelaia bikoteak 30-18 irabazi zieten Alkorta-Ponce bikoari, eta Laso-Beloki bikoa 30-29 gailendu zen Aldazabal-Maizari. Lehen mailan, Alain-Aratz bikoak 30-26 irabazi zion Arregi-Manterolari.

Lehen mailan zortzi bikote ari dira lehian, bigarren mailan 18 bikote eta emakumezkoetan lau bikote. Astelehenetik ostiralera, 18:00etan hasita eta eguraldiak laguntzen badu, partidak jokatuko dira Berazubiko frontoian. Uztailaren bukaeran edo abuztuaren hasieran aurreikusten da izango duela amaiera txapelketak.

Bideoa: Aldazabal-Maiza tolosarrek (iazko 2. mailako txapeldunak) eta Laso-Beloki andoaindarrek jokatu zuten azken tantoa. 29-29 zihoan markagailua eta azken tantoa andoaindarrentzat izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!