Bigarren asteburuan, goiko postuan

Ataria 2021eko ekainaren 27a

Irudia: TAK

Tolosaldeko traineruak IX. Pasaiako Bandera eskuratu du.

ETE ligako bigarren asteburua izan da gaur, eta Tolosaldea traineruak eskuratu du IX. Pasaiako Bandera, 11:02:47 denbora eginda. Deusto izan du oraingoan atzetik, 4 segundu gehiago behar izan ditu. Gauzak honela, postuak berriro trukatu dituzte bi taldeek, baina Tolosaldeak lehen postua eusten jarraitzen du 32 punturekin. Deusto du atzetik 31 punturekin, Hibaika hirugarren 26 punturekin, eta San Juan laugarren 23 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!