Kultura Plazara egitasmoaren barruan antolatutako jarduera izan da gaurko bertso saioa, eta ez dira gutxi izan hau ikustera gerturatu direnak. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak igo dira oholtza gainera, eta lau haizetara abestuz Berdura plazako ertz guztiak bete dituzte.