Txirrindulariek jaitsierak egiteko Aldaba Txiki inguruan duten pista batean gertatu da erorikoa, 12:50ean. Bizikletan zihoan 13 urteko gaztea erori egin da, eta buruan golpea hartu ondoren, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu behar izan du. Hala azaldu du Ertzaintzak. Ondoren, anbulantzian, Donostiako ospitalera eraman dute.