Hitzaldia Tolosako kultur etxean izango da, 18:00etatik 19:30era, eta Asier Arrizabalaga fisioterapeuta eta ikertzaileak eta Igone Etxeberria EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikertzaileak eskainiko dute. Biak dira Zahartzaro izeneko Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkarteko koordinatzaileak.
Dementzia Bizitzen programa Buru Bihotz elkarteak kudeatzen du eta Gipuzkako Foru Aldundiak finantzatzen du. Dementzia duten pertsonen dimentsio fisikoa, kognitiboa, emozionala eta sentsoriala estimulatzen laguntzea da proiektuaren helburua, eta horretarako belaunaldi desberdinen arteko harremanak sustatzen dituzte. "Pertsona ardatz duen arretaren ikuspegian oinarrituta dago programa, eta eguneroko jarduera esanguratsuak garatu nahi ditu ingurune komunitario batean", esan du Buru Bihotzez elkarteak.