Euri jasen gainetik

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko ekainaren 24a

Ez zen eguraldirik onena izan Tolosako zezen plazara joan eta emanaldia ikusteko, baina tolosarrek musika, dantza eta doinu ederrez gozatzeko aukera izan zuten San Joan bezpera egunean.

Tolosan festa handiak ospatu ohi dira sanjoanetan, baina jakina den moduan, osasun egoera tarteko beste moduko bateko festak ari dira ospatzen.

Atzokoan, San Joan bezpera izanik, ez zuten hutsik egin Tolosako Udal Musika Bandak, Udaberri dantza taldeak eta Hodeiertz abesbatzak. Tokiz aldatuta, zezen plazan eskaini zuten ikuskizuna. Euri jasen gainetik, tolosarrek festarako edota musikaz eta dantzez gozatzeko gogoa erakutsi zuten. Emanaldi guztian ia ez zuen atertu ere egin, baina ikusleek bilatu zuten aterpea.

Tolosako Musika Bandaren kantu baten ostean etorri zen Udaberri dantza taldearen emanaldia. Bukatzeko, eztarriak prest igo ziren Hodeiertz abesbatzako kideak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!