BABESTUTAKO EDUKIA

Bertan prestatutako jakiak, denen eskura izateko

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 23a, 13:26

Miren harategian, goizetik iluntzera, etenik gabe egiten dute lan, eguerdietan bezeroentzako itxi gabe; lokal berrian duten sukaldean, gainera, guztia bertan egin eta prestatzen dute.

Iazko abenduan ireki zituen ateak, lokal berrian, Miren harategiak. Zehazki, Nafarroa etorbideko 15. zenbakian. Ordutik, eguerdietan ere zabalik izaten da, etenik gabe egiten dute jarduna egun osoan zehar. Orain, Whatsapp zerbitzua jarri dute martxan, eskariak telefono bidez egin ahal izateko.

Lokal txikitik handiagora pasata, "gustura eta pozik" daude Miren harategian. Hainbat izan dira aldaketak etapa berriarekin batera hasi dituztenak, eta horietako bat da ordutegia zabaltzearena. Astegunez, 08:30etik 20:30era zabalik izaten dute, eguerdietan itxi gabe, eta larunbatetan, 08:00etatik 13:30ak arte. "Lanean dabilen jendeak, esaterako, asko eskertu du eguerdian zerbait erosi ahal izateko harategia zabalik izatea".

Orain gutxi, gainera, Whatsapp zerbitzua abiatu dute, 606 543 249 zenbakian. Eskariak 12:00ak baino lehen eginez gero, arratsaldean pasa daiteke eskatutakoa hartzera. "Hori bai, aldez aurretik egin behar da eskaera, eguerdirako, guk ere prestatzeko denbora izan dezagun". Horrez gain, etxerako zerbitzua ere badute, baina, kasu honetan, Gogoko zerbitzuaren bidez egiten dute. Eta instagram kontua ere zabaldu dute, egiten dutenaren berri emateko: @miren_harategia da kontuaren izena.

Sukalde berria

Lokal berriak sukalde berria ere ekarri die, eta prestatutako jakiak bertan egiten dituzte orain. Zerrenda luzea dute, eta orain, uda iristearekin batera, parrilarako jakiak saltzen ari dira azken boladan: txistorra, txorizoa, saltxitxak, hanburgesak eta parrila gainean jar daitekeen beste edozein jaki. "Jendeak orain arte ez du aukera handiegirik izan parrila edo halakoak egiteko, eta orain nabaritu egin da mugimendua", diote.

Parrilarako jakiez gain, prestatutako platerak ere saltzen dituzte: askotariko paellak, entsaladak, budinak, errusiar entsalada… eta bigarren platererako ere aukera zabala dute: haragia, izan erreta, saltsan edo beste hainbat eratara. "Erosi eta momentuan berotu eta jateko moduan prestatzen ditugu plater asko". Pizzak ere egiten dituzte, askotarikoak horiek ere, eta hutsean ontziratuta saltzen dituzte, labean 6-8 minuturekin jateko moduan izateko.

Menua osatzeko, etxeko postreak ere mimoz prestatzen dituzte: arroz esnea, torradak, esne frijituak, flana, natillak eta gazta tarta, besteak beste. Horiek egiteko nahiz frijituak egiteko, esne ekologikoa erabiltzen dute, zehazki, Orendaingo Larretako esne ekologikoa.

"Jendea ondo erantzuten ari da; bertan prestatutako jakiek arrakasta handiagoa dute, eta hori bezeroek eskertu egiten dute, bertakoa bertan kontsumitu dezaketelako", dio Miren harakinak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!