Zozkatu dira Euskal Herria plazako alokairuko etxebizitzak

Ataria 2021eko ekainaren 22a

Aurreko itxaron zerrenda agortuta, deialdi berria abiarazi zuen Tolosako Udalak hutsik geratu diren 17 etxebizitzak betetzeko.

Guztira, 105 tolosar gaztek eman zuten izena, eta horietako 17ri egokitu zaie etxebizitza bana; laster jakinaraziko du udalak behin betiko zerrenda. Gainerakoekin, itxaron zerrenda berria osatu dute; izan ere, hurrengo urtean amaitzen zaie kontratua plazan bizi diren 6 gazteri, eta beraz, etxebizitza horiek itxaron zerrendaren arabera beteko dituzte. Gehienez ere 3 urterako esleituko dira bizitokiak eta ezingo da kontratua luzatu, ahalik eta bizilagun gehienek bizitokiak erabiltzeko aukera izan dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!