Pedro Lopez tolosarrak 100 urte bete ditu

Ataria 2021eko ekainaren 21a

1921eko ekainaren 20an jaio zen Pedro Lopez tolosarra; hortaz, mendeurrena bete zuen atzo. Urteurren berezia ospatzeko, Olatz Peon alkatearen eta Patxi Amantegi zinegotziaren bisita jaso zuen atzo goizean, Uzturre zaharren egoitzaren atarian, eta lore sorta oparitzeaz gain, tolosar guztien izenean zoriondu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!