Solasaldi koloretsuak, orri zurietan

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko ekainaren 22a

Antxon Elosegiren liburua au 1 1624267772490
Antxon Elosegiren liburua au 2 1624267772810
Antxon Elosegiren liburua au 3 1624267773153
Antxon Elosegiren liburua au 4 1624267773456
Antxon Elosegiren liburua au 5 1624267773804
Antxon Elosegiren liburua au 6 1624267774135
Antxon Elosegiren liburua au 7 1624267774436
Antxon Elosegiren liburua au 8 1624267774777
Antxon Elosegiren liburua au 9 1624267775091
Antxon Elosegiren liburua au 10 1624267775463
Antxon Elosegiren liburua au 11 1624267775787
Antxon Elosegiren liburua au 12 1624267776165
Antxon Elosegiren liburua au 13 1624267776636
Antxon Elosegiren liburua au 14 1624267777066
Antxon Elosegiren liburua au 15 1624267777424
Antxon Elosegiren liburua au 16 1624267777780

Antxon Elosegi ekintzaile tolosarrarekin izandako solasaldietatik abiatuta, liburu berri bat idatzi du Joxe Mari Iturralde idazle tolosarrak: 'Antxon Elosegui, desgranando una vida'. Ostiralean aurkeztu zuten, Topic-en.

Antxon Elosegi tolosarrari omenaldi berri bat egin zioten ostiralean, Tolosako Topic museoko aretoan. Bertan aurkeztu zuten Joxe Mari Iturralde idazle tolosarrak idatzitako Antxon Elosegui, desgranando una vida liburua. Idazlearekin eta ekintzailearekin batera izan ziren ekitaldian Ana Lopetegi Zutani elkarteko kidea, Olatz Peon Tolosako alkatea eta German Ormazabal piano jotzailea.

Liburua"ikuspegi ezberdin batetik" jorratu duela adierazi zuen Iturraldek. "Inoiz ezagutu gabeko Antxonen hainbat alderdiri buruz idatzi dut. Tartean ere badira berak hainbatetan kontatutako anekdotak, eta izan dira ere kontatu gabe geratu direnak". Idazleak, gainera, bi hitz nabarmendu zituen aurkezpenean: errespetua eta laguntza. "Antxon eta proiektua ederki azaltzen duten bi hitz dira. Hain justu, eskuzabala izateko kontzientzia eta tolosarekiko duen maitasuna nabarmenduko nituzke berarengandik".

Batetik, Joxe Mariren lana eskertu zuen Elosegik. Bestetik, berarekin lehen harremanak nolakoak izan ziren azaldu zuen. "Artista guztien atzeko lanak ez dira balioan jartzen, baina hori da mundu aberats baterako oinarri sendoena. Gauza guztiek behar dute bihotza, bestela oso hotzak dira. Elkarbizitza partekatu behar da, lehiakortasuna partekatu ordez", adierazi zuen ekintzaileak.

Ana Lopetegi Zutani elkarteko ordezkariak ere hartu zuen hitza ekitaldian; izan ere, liburuaren salmentarekin lortutako irabaziak Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dira. "Eskerrak eman nahi dizkiot Anttoni, gure proiektua babesteko egindako esfortzuagatik. Espero dut proiektu honek Zutaniri bultzada ematea eta tolosarrek gure elkartea gehiago ezagutzeko aukera izatea", esan zuen.

Amaitzeko, Olatz Peon alkateak, Elosegiren lana goraipatu zuen, "une zailenetan ere, Tolosako ekintzaile bizitza aurrera eramatea lortzeagatik, eta batez ere, erakutsitako elkartasun guztiagatik. Gizon bizizalea eta sortzailea zara, beti ekiteko irrikaz eta Tolosarentzat onena egiteko prest dagoena".

Ekitaldian zehar, German Ormazabalek hainbat kantu jo zituen pianoan. Horietako batzuek, Iturraldek idatzitako letrak zituzten, eta publikoa abestera ausartu zen, esate baterako, inauterietan hain ezaguna den Mugi mugi kantuaren bertsioaren kasuan. Inauterizale amorratua da Elosegi, eta opari hau egin zioten musikariak, idazleak eta bertaratutako herritarrek:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!