Ii. Mahala Binakako Euskal Pentatloiko finala jokatu da gaur arratsaldean Tolosako zezen plazan. Sei bikote aritu dira nor baino nor txapelaren lehian, eta lanak azkarren egin dituena Jexux Mari Iruretagoiena eta Andoni Iruretagoiena osaba-iloba zarauztarrek osatutakoa izan da. 40 minutu eta 24 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko.
Bigarren, Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Jon Gisasola Zelai V.a mallabiarrak izan dira 43 minutu eta 5 segundoko denborarekin. Podiuma Jon Unanue azkoitiarrak eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak osatu dute, 44 minutu eta 4 segundorekin.
Laugarren postuan geratu da Iñaki Errazkin tolosarrak eta Aratz Mugertza mutrikuarrak osatutako bikotea, 44 minutu eta 56 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko. Bosgarren postuan, Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegiren ordez aritu diren Aritz Irazabal Ugaokoak eta Benat Amade Getxokoak amaitu dute, 45 minutu eta 31 segundorekin. Azken postua, Kepa Peñagarikano azpeitiarrarentzat eta Gorka Etxeberria oriotarrarentzat izan da, 49 minutu eta 32 segundorekin.
Sei bikoteek egin behar izan dituzten lanak ondorengoak izan dira: harri-jasotzen 40 jasoaldi, giza proban lau plaza, aizkoran lau kana-erdiko ebaki, txingekin zortzi plaza, eta amaitzeko, lau kilometro zezen plazari biraka.