Mahala Binakako Euskal Pentatloia 2021

Luzia Orbe eta Garazi Arruti garaile

Ataria 2021eko ekainaren 19a

29 minutu eta 45 segundoko denboran osatu dute lana. Karmele Gisasolak eta Uxue Ansorregik 31 minutu eta 27 segundo behar izan dituzte.

Herri kirolen festa handia hartu du Tolosako zezen plazak arratsaldean. Batetik, gizonezkoen II. Mahala Binakako Euskal Pentatloiko finala, eta bestetik, emakumezkoen Pentatloiko Laboral Kutxa Saria. Azken honetan hiru bikotek aritu behar bazuten ere, aizkorarekin ari zela Claudia Muñoz lesionatu egin zen. Julia Martinezekin osatzen zuen bikotea, baina lehiatzeko moduan ez zegoenez, azkenean, bi bikoteren artekoa izan da lehia. Alde batetik, Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi bikotea, eta bestetik, Lucia Orbe eta Garazi Arruti.

Bada, Orbek eta Arrutikosatutako bikoteak egin ditu lanak azkarrago, eta saria eurentzat izan da. 29 minutu eta 45 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko. Aurkariek bi minutu gehiago behar izan dituzte, 31 minutu eta 27 segundo, hain zuzen. Bikote bakoitzak harriari hogei jasoaldi eman behar izan dizkio, ondoren, giza probara pasa dira eta bi plaza egin dituzte, bakoitzak bana. Gero, aizkorarekin,  45 hontzako bi enbor ebaki dituzte, txingak hartuta sei plaza egin dituzte ondoren, eta azkenik, korrika bi kilometro osatu dituzte.

Lehen aldiz jokatuko da emakumeen pentatloia, eta irabazleek Laboral Kutxak emandako saria izan dute saritzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!