Zazpi kontzertu, blues musikaren erritmora

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 17a, 11:59

Uztailaren 1etik 4ra bitarte ospatuko da 2021eko TolosandBlues jaialdiaren 17. edizioa; iaz bezala, bertako taldeekin osatu dute egitaraua eta emanaldietarako sarrerak aurrez lortu behar dira.

Beste urte batez, blues doinuez beteko dira Tolosako kale eta plazak; aurten ere, egoerak baldintzatuta, baina TolosandBlues jaialdiaren edizio berri bat egingo da Tolosan. 17. edizioa izango da aurtengoa, eta swing, rockabilly, blues, soul edota jazz estiloak jorratzen dituzten Euskal Herriko puntako musikari eta taldeekin osatu dute egitaraua: Botxo Boogies, Voodoo Charms, Jac, Arima Soul, Noa & The Hell Drinkers, De 2 en Blues Band eta Travellin' Brothers. Zazpi emanaldi hartuko ditu aurten jaialdiak, eta herriko hainbat gunetan izango dira: Euskal Herria, Gipuzkoa eta Lopez Mendizabal plazetan, Zerkausian eta Plaza Berrian. 

Izarne Iglesias Kultura zinegotziak azaldu duenez oraindik ere zuhurtziaz jokatzea egokitzen da, egoerak hala eskatzen duelako. Horrez gain, tokiko artisten lana indartzeko, udalak lanean jarraitzen duela esan du: "Beste herrialde batzuetatik artistak mugiarazteko egon daitezkeen arazoak kontuan izanda, eta etxean, Euskal Herrian, puntako talde asko ditugula jakinik, iaz bezala, bertako taldeen aldeko apustua egin da aurtengo egitaraua osatzeko”.

Iñigo Martin jaialdiaren antolatzaileak, bestalde, iaz izandako esperientzia ekarri du gogora: "Ez zitzaigun unerik egokiena egokitu jaialdia antolatzeko, baina azkenean, aurrera egitea eta kalitatezko egitaraua osatzea lortu genuen. Aurten, egoera zertxobait hobea bada ere, neurri berdinekin jarraituko dute, eta beraz, kontzertuetako edukiera mugatuta egongo da. Hori dela eta, beharrezkoa izango da emanaldi bakoitzerako gonbidapena aurrez eskuratzea. Gonbidapenak Bibe plataformaren bidez eskuratu daitezke, eta pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ditzake emanaldi bakoitzerako.

EGITARAUA:

Uztailak 1, osteguna.

Uztailak 2, ostirala.

Uztailak 3, larunbata.

Uztailak 4, igandea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!