Paula De Juan atletak bere Gipuzkoako errekorra hobetu du

Ataria 2021eko ekainaren 17a

Paula De Juan atletak bere G 1 1623870108518
Paula De Juan atletak bere G 2 1623870108690
Paula De Juan atletak bere G 3 1623870108817
Paula De Juan atletak bere G 4 1623870108920

Tolosa CF-ko Paula De Juan atleta ordiziarrak absolutu mailako Gipuzkoako errekorra hobetu du 400 metro hesietan, 1.00,03 markarekin.

Aurreko marka ere berea zen, eta oraingoan 22 ehunenekoetan hobetu du. Klubetik azaldu dutenez, aurreikusten zuten errekorra eror zitekeela, De Juan sasoi puntu onean baitago. Aurten minutuko langatik beherako marka lortu dezakeela uste dute.

Aurreko igandean egin zuen errekorra, Alacanteko La Nucia-ko estadioan, emakumezkoen Iberdrola Ligako finalean. Bertan, Atletico San Sebastian taldearekin Tolosa CF-ko hiru atleta lehiatu ziren. De Juanek bosgarren postua lortu zuen, maila handiko lasterketa batean.

Lehian izan zen beste atleta batek, Izaro Perurenak Tolosa CF-ko errekor berria egin zuen 3.000 metro oztopoetan, 11.07,70eko denbora eginez. Aurrekoa 9 segundotan hobetu zuen atleta tolosarrak. Marka horrekin seigarren izatea lortu zuen.

Hirugarren atleta Maria Felisa Okomo tolosarra izan zen. Beste behin pisu jaurtiketan 13 metrotik gora ibili zen, 13,05 metrora iritsiz. Laugarren postua lortu zuen Okomok. Hori horrela, Tolosa CF-ko hiru atleten ekarpena tarteko, Atletico San Sebastianek laugarren postua lortu zuen Iberdrola Ligan, azken 44 urteetan lorturiko emaitzarik onena.

Bestalde, Ander Martinez de Rituerto tolosarrak 20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra egin du pertika jauzian, 4,96 metroko markarekin, Real Sociedad klubarekin lehiatuz pasa den igandean Zaragozan. Martinez de Rituertok 17 urte ditu eta 20 urtez azpiko estatuko urteko sailkapenean bigarren jarri da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!