Euskaraldiaz errietan

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko ekainaren 16a

Euskaraldiaz errietan 1 1623847340072
Euskaraldiaz errietan 2 1623847340437
Euskaraldiaz errietan 3 1623847340738
Euskaraldiaz errietan 4 1623847341065
Euskaraldiaz errietan 5 1623847341395
Euskaraldiaz errietan 6 1623847341841
Euskaraldiaz errietan 7 1623847342233
Euskaraldiaz errietan 8 1623847342622
Euskaraldiaz errietan 9 1623847343036
Euskaraldiaz errietan 10 1623847343400
Euskaraldiaz errietan 11 1623847343801
Euskaraldiaz errietan 12 1623847344097
Euskaraldiaz errietan 13 1623847344795
Euskaraldiaz errietan 14 1623847345570
Euskaraldiaz errietan 15 1623847346283
Euskaraldiaz errietan 16 1623847346672

Beatriz Egizabal aktore lasartearrak bakarrizketa saioa eskaini die Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiko A2 eta C1 mailako 30 ikasleri.

Ikasturtea umorez amaitzeko, Beatriz Egizabal aktorearen bisita jaso dute Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiko A2 eta C1 mailetako 30 ikaslek. Egizabalek, Euskaraldia aitzakia hartuta, bakarrizketa saioa eskaini die. “Euskararen inguruko hausnarketa propioa egitea etorri naiz”, esan du saioa hasi baino lehen. “Zer gertatu da Euskaraldiaren ondoren? Gauza asko; besteak beste, oraindik ez dugula rola ondo aukeratzen. Gaixotuta dugu hizkuntza, eta sendatu beharra daukagu”, gaineratu du.

Besteak beste, Ahobizi eta Belarriprest banaren paperean jarri, eta hainbat egoera antzeztu ditu. “Errealitate batzuen adibideak azaltzen saiatu naiz, ikasleek horien inguruan hausnartu dezaten. Batez ere, “saio entretenigarri bat egitea” zen Egizabalen hasierako helburua; gero, barreak eta algarak izan dira ikasleen artean. “Oraindik ere, ikasten ari dira, eta beraz, ulermena lantzen saiatu naiz. Nik esandakoa ulertu badute, garaipena izan denaren seinale. Bestetik, aipatutako egoera ezberdin horietan, euren burua islatuta ikustea nahi nuen, ikasle bakoitzak bere buruaz barre egin zezan”.

Behin Euskaraldiari buruz hausnartu ondoren, saioaren bigarren zatian, errietak egiteko euskarazko esamoldeak sortzen irakatsi die ikasleei. “Horrelakoetan, gaztelerara jotzeko ohitura handia dugu, baina ohiturak aldatzeko daude. Beraz, errietak euskaraz egiteko zenbait proposamen egin ditut”. Bakarrizketari amaiera emateko, bertso bat abestera ausartu da Egizabal:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!