Trafiko mozketa, Igeralde kalean

Ataria 2021eko ekainaren 14a

Iberdrolaren azpiestazioan egin behar dituzten lanak direla-eta, Igeralde kaletik San Blas auzorako sarrera eta irteera itxita egongo dira bihar, ekainak 15, eta etzi, ekainak 16.

Bihar 08:30etik 19:00etara bitartean egongo da itxita trafikoa, eta etzi, 08:30etik 16:00etara. Ondorioz, Amarotz 14, Amarotz 30, San Blas, Iparagirre eta Bizkai kaleko autobus geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira. Geralekuak Iruña Etorbidera (Amarotz auzoa) eta Kondeaneko 
Aldapara (Inmakulada Institutuaren parera) lekualdatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!