Tolosako Trianguloa plazatik aterako dira, eta COVID-19aren inguruko neurriak direla eta, ezingo da publikorik izan inguruan.
Faboritoen zerrendari dagokionez, T3T proban, gizonezkoetan Hassan Ait Chaou billabonatarrak aurreko edizioan lortutako garaipena defendatuko du, eta aurkari gogor bat izango du, Ismail Razga, 2016an eta 2017an irabazle izan zena. Emakumezkoetan ez dira aurreko edizioko podiumean izan zirenak egongo, baina aipatzekoa da Aitziber Ibarbia zizurkildarra eta Laiane Arrospide ibartarra bertan izango direla. T2T proban Oier Ariznabarreta izango da faborito nagusia gizonezkoetan eta Lurdes Oiartzabal emakumezkoetan. Oihana Zubillaga anoetarrak eta Enara Agote tolosarrak zeresana eman dezakete proba motzean.
Gogoz daude antolakuntzatik eguna iristeko, eta egunotan azken prestaketak egiten ari dira, besteak beste, bideak garbitzen. Eguraldi beroa egitea espero da, eta baliteke termometroa 30 gradura iristea.