Jon Ander Peñak kontratua berritu du Baikorekin

Ataria 2021eko ekainaren 10a

Argazkia: BAIKO

Pilotari tolosarrak hiru urterako kontratua berritu du, eta "oso pozik" dagoela esan du.

Azken lau urteetako Promozio mailako finalak jokatu ondoren, aurten EPELen Binakako Txapelketako finalera heldu da bere lehenengo parte hartzean, Albisurekin bikotea eginez.

Kontratu berritzea bere kirol ibilbideko momentu on batean iritsi zaiola nabarmendu du Peñak, eta etorkizuneko erronkei begira konfiantza emango diola uste du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!