Ikastaro sorta antolatu dute Amarotz auzoan

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 10a, 07:57

Besteak beste, masaje, xake eta arte tailerrak eskainiko dituzte Amarotzen.

Amarotz Auzo Elkarteak askotariko ikastaroak antolatzeko asmoa du hemendik aurrera. Ekainerako eskaintza zabala egin dute eta izen emateko aukera zabalik dagoela aurreratu dute elkarteko kideek.

Besteak beste, bihar, 18:30etik 20:00etara automasaje ikastaroa eskainiko dute Amarozko auzo etxean eta izena eman nahi dutenek 629 43 32 50 telefono zenbakira hots egin beharko dute. Zenbaki horretan eman daiteke izena, baita ere, ekainaren 18an antolatutako haurrentzako masaje ikastaroan.

Bestalde xakean ikastaroak ere jarriko dituzte martxan auzo etxean. Ekainaren 15ean, 16an, 17an, 21ean eta 22an izango dira saioak. Hastapen mailakoek 17:00etatik 18:45era jasoko dute ikastaroa eta hobekuntza saioan parte hartu nahi dutenek, berriz, 18:30etik 19:45era izango dute hitzordua. Amarozko auzo etxeko 689 31 08 43 telefonoan whatsappez egin beharko da izen ematea.

Arte tailerra eskaintzeko asmoa ere badute Amarotzen. Teknika ezberdinak ikasiko dituzte bertan: pintura, akuarela, olioa, eta pastela, besteak beste. Ostegunetan izango dira saioak eta parte hartu nahi dutenek, honako telefono zenbaki honetara hots egin beharko dute: 605 74 92 47.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!