Antzerki Astea prest dute Amarotzen

Ataria 2021ko eka. 9a, 07:57

23. urtez antolatu du Intujai antzerki taldeak; gorputz mugimenduetan trebatzeko bi ikastaro ere antolatu dituzte.

Antzerkiarekin urteroko hitzordua badator Amarotz auzora. Intujai antzerki taldeak antolatuta 23. urtez egingo da aurten Amarozko Antzerki Astea. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra bitarte luzatuko da, eta ohi bezala, adin guztietako herritarrei zuzendutako antzezlanez gozatzeko aukera izango da.

Berezitasun moduan, pintxopoteatro egingo dute uztailaren 1ean, hiru ikuskizun izango direlarik, pintxopotea egiten den bitartean ikusteko.

BI TAILER UZTAILEAN

Bestalde, Intujai taldeak bi ikastaro antolatu ditu uztailerako Amarotz auzoan. Batetik, iaz harrera ona izan zuenez, aurten ere hip hop tailerra errepikatuko dute. Bestetik, parkour edo desplazamenduaren artea izango da aukeran. Intujai taldeko May Gorostiagak esan duenez, «helburua kultura kalera ateratzea, eta betiko lekuetatik at egitea da». Halaber, gorputz mugimenduetan trebatzeaz gain, alor pedagogikoa ere lantzen dutela gehitu du. Ikastaroak uztailaren 13tik 29ra izango dira, 6 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak dira, eta 678 990 162 zenbakira deitu behar da izena emateko.

 

EGITARAUA

Ekainak 28, astelehena

17:00. Pailaztana Junior taldearen: Kluedo 2.

19:00. Doro Zobaran: Uhuri gautxoriaren uluak.

Ekainak 29, asteartea

18:00, 19:00. Pailaztana Klown Taldea: Aleluya.

Ekainak 30, asteazkena

17:00. Ester Poveda: Esterren mundua.

19:00. Bea Larrañaga: Bonba bat naiz.

Uztailak 1, osteguna

Pintxopoteatro

16:00, 17:00, 18:00, 19:00. Tefi de Paz: Remigia Etxarren, La reina del Arga.

18:00-20:00. Diego Calavia eta Imanol Ituiño: Gertuko magia.

20:00. Andoni Ollokiegi: Tony Rocket.

Uztailak 2, ostirala

18:00. Cirk About It: Por las ramas.

Uztailak 3, larunbata

18:00. Zirkozaurre: Kobre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!