T3T eta T2T mendi lasterketak 2021

Dortsalak norberak hartu beharko ditu

Ataria 2021eko ekainaren 8a

T3T maratoia eta T2T proba igande honetan egingo dira, eta hainbat neurri ari dira gogorarazten antolakuntzatik.

Esaterako, lasterkari bakoitzak bere dortsala pertsonalki hartu beharko duela, proban atera edo ez, azaldu dute antolatzaileek. Dortsalak larunbatean 17:00etatik 20:00etara eta igandean 07:15etik 08:30era jaso ahalko dira Zerkausian.

Bestalde, bideak garbituta daudela jakinarazi dute, eta baita zein den derrigorrez eraman behar den materiala. T3T proba egingo dutenek xira, edalontzia, musukoa, eskumuturrekoa eta dortsala eraman behar dute, eta T2Tkoek, edalontzia, musukoa, eskumuturrekoa eta dortsala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!