2021/06/22 19:00

'Balearen begia'

'Balearen begia'
Leidor antzokia, Tolosa

Dokumentala + erakusketa + solasaldia.

Euskaraz, azpidatziak gaztelaniaz. Gizakiaren eta naturaren arteko aldentzea, 23 tonako balea baten begietatik, 2012ko abenduan Kontxako hondartzan lehorreratu zena.

Joseba Mercader artista tolosarra ezkutuko senadietara jaisten da eta han, banan-banan, noraezean mareak ekarritako egurrak biltzen ditu. Istorio asko kontatzen dituzten ohol zatiak, gizakiak itsas inguruneari eragindako eraso krudelaren lekuko. Egur higatu horiekin balea behin eta berriz isladatzen du, balearen ahotsa eta bere ahots propioa bideratuz.

​Artista eta zinemagileen arteko topaketatik sortu zen ikus-entzunezko proiektu experimental hau, arte garaikidea eta ingurumena babesteko sentsibilizazioa nahasten dituelarik.

Ondoren solasaldia zuzendariekin Cesare Maglioni eta Amaia San Sebastian.

Tolosako Ingurumen sailak antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!