Kai Nakai, Sormenetik egitasmoan

Ataria 2021eko ekainaren 5a

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen saioetako batean izan da abeslari eta musikagile gasteiztarra, Zerkausi azpiko gunean.

Urtero, udaberrian eta udazkenean Sormenetik izeneko saio bana antolatzen ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Sormenari eta euskal kulturari buruz gogoeta egiteko saioak izan ohi dira Tolosako Zerkausiaren azpialdean antolatzen direnak. Gaur egin da aurtengo lehen saioa eta Kai Nakai abeslari eta musikagilea izan da hitzorduko protagonista. Oizeder Mayo kazetari zizurkildarra izan da oholtza gainean Kai Nakairekin batera, eta bere sormen prozesuaren, musika egiteko estiloaren hautuaren eta beste zenbait gairen inguruan aritu dira solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!