Etxekoak nagusi San Joan Sarian

Ataria 2021eko ekainaren 2a

San Joan Sarian parte hartu zuten Tolosaldea IKT-ko igerilariak. PATXI ARZALLUZ

Tolosaldea IKT igeriketa taldeak antolatutako XLIX. San Joan Saria egin zen igandean Tolosako Usabal igerilekuan. 82 igerilarik parte hartu zuten, absolutu mailan, Tolosaldea IKT, Azkoitiko Zubi-Aurre eta Azpeitiko Izarraitz taldeetakoak, eta lehen postuetan etxeko igerilariak izan ziren nagusi.

Igerilari bakoitzak hiru probatan parte hartu zuen, eta FINAren taularen arabera puntuak jasotzen zituzten. Lehen zortzi igerilariek izan zuten saria, eta horietatik bost Tolosaldea IKTko igerilariak izan ziren. Lehen postuan Kepa Oiartzun sailkatu zen, bigarren Maddi Barriola, hirugarren Imanol Ezeiza, zazpigarren Markel Garmendia eta zortzigarren Beñat Urruzola. Tolosaldea IKTtik azaldu dutenez, gustura daude taldeko igerilari guztiek San Joan Sarian emandako mailarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!